XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Non ote daude? Eta oihuka hasi dira.

Ezer ez!.

Barekurkuilu Nabarrak ez die erantzuten.

Berriro deitu diote baina alferrik, ezer ez da entzuten, uraren marmar etengabea ez bada, paraje arrotz haietan barrena.

Belarrak murritzagoak egin dira, zuhaitzak bakanagoak.

Zero ordu, zero minutu, zero segundu.

Ustekabean, forma txuri bat dakuste mugitzen lainoaren tartean, adarrik adar salto txikiak emanez.

Forma txuri hura ez al da, Zuhaitz Tantaietan aurkitutako Lorito Txuri hura berbera?.

Ez dago erantzuteko Denborarik.

Eguzkia agertzen hasi da dagoeneko eta belarra finagoa ikus daiteke orain, txikiagoa....